2012ko XAKEKO OLINPIADA.

2012ko abuztuaren 28tik irailaren 9ra jokatua, Istanbul hirian (Turkia).

 

 

 

EMAKUMEZKOEN XAKEKO XXV. OLINPIADA.

 

 

 

            ERRUSIA: TITULUA ERREPIKATU ZUEN.

 

            Tatiana Kosintseva (2.530 FIDE elokoa): 5’5 puntu 9 partidatan (% 61’11); eloko galera, 3 puntu.

            Valentina Gunina (2.507): 6 puntu 9 partidatan (% 66’67); eloko galera, 3’4 puntu.

            Nadezhda Kosintseva (2.524): 8 puntu 9 partidatan (% 88’89); eloko igoera, 14’8 puntu.

            Alexandra Kosteniuk (2.489): 7 puntu 9 partidatan (% 77’78); eloko igoera, puntu bat.

            Natalija Pogonina (2.448): 6’5 puntu 8 partidatan (% 81’25); eloko igoera, 8’1 puntu.

 

            Errusia bigarren zerrendaburua zen, Txinatik hurbil. Txapeldun olinpiko moduan aritu zen eta azkenean titulua berritu.

 

            Olinpiada Irekian Errusiak izan duen alderantzizko bidea egiten ari da Emakumezkoen Selekzioa.

 

Sobiet Batasunak 1986. urtean irabazi zuen bere azken Olinpiada, Arabiar Emirrerri Batuetako Dubai hirian. Bere hamaikagarren titulua zen. Desegin baino lehen bi aldiz izan zen bigarren, Hungariak garaituta.

 

Errusiak hartu behar zion lekukoa, baina ezinean ibili zen. Ukrania eta Georgia (bi aldiz) irabazi zuten hurrengo hiru Olinpiadetan.

 

            Txinaren txanda izan zen gero. Lau Olinpiada jarraian irabazi zituen. 2006an, Turinen, Ukrania nagusitu zen eta 2008an Alemaniako Dresden hirian Georgia.

 

            Azkenean, etxean, Khanty-Mansiysk hirian, Errusia 1 selekzioak irabazi zuen Olinpiada, 2010ean. 2012an, Errusiako Emakumezkoen Selekzioak bere bigarren Olinpiada eskuratu du.

 

            Lehenengo bost txandetan irabazi ondoren, arerio nagusia egokitu zitzaion seigarrenean: Txina. 2-2 izan zen emaitza. Tatiana Kosintsevak galdu zuen Yifan Houren aurka, baina oreka ezarri zuen Nadezhda Kosintsevak, Xue Zaho garaituta.

 

            Zazpigarrenean eta zortzigarrenean berriz berdindu zuen Errusiak: Polonia eta Ukraniaren aurka. Berriro Nadezhda Kosintsevak salbatu zituen errusiarrak Ukraniaren aurka, Natalia Zhukovari irabazita. Natalija Pogoninak galdu egin zuen Anna Usheninaren aurka.

 

            Hiru berdinketa horiekin Txinaren atzetik zegoen Errusia (puntu bat) eta titulua Txina aldera joanen zela zirudien. Ustekabe handia gertatu zen azken aurreko txandan. Txinak berdindu zuen Kazakhstan ahularen aurka. Errusiak azkeneko hiru neurketak irabazi zituen (1-3 Indiari, 0’5-3’5 Armeniari eta 4-0 Kazakhstani). Ezberdinketa hobea zuten errusiarrek txinatarrekiko eta horrexegatik Olinpiada Errusiarentzat izan zen.

 

            Nadezhda Kosintseva eta Natalija Pogonina izan ziren errusiarrik nabarmenenak emaitzei dagokienez.           

 

            TXINA: KAZAKHSTAN AHULAREN AURKA GALDU ZUEN OLINPIADA.

 

            Yifan Hou (2.599): 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22); eloko igoera, 5’8 puntu.

            Xue Zhao (2.549): 8 puntu 10 partidatan (% 80); eloko igoera, 5’8 puntu.

            Wenjun Ju (2.528): 5’5 puntu 10 partidatan (% 55); eloko galera, 18’8 puntu.

Qian Huang (2.449): 8 puntu 10 partidatan (% 80); eloko igoera, 13’7 puntu.

            Yixin Ding (2.424): 3’5 puntu 5 partidatan (% 70); eloko galera, 1’9 puntu.

 

            Txinak emakumezko munduko txapelduna zuen bere lerroetan: Yifan Hou. Horregatik eta gainontzekoak nahiko xakelari onak direlako, lehenengo zerrendaburua zen. Bere bosgarren Olinpiada izan zitekeen eta horrela Sobiet Batasunaren markara hurbildu. Aurreko Olinpiadan bigarren geratu zen.

 

            Hirugarren txandan lehenengo oztopo serio izan zuen aurrez aurre: Ukrania laugarren zerrendaburua. 2-2 geratu ziren.

 

            Seigarren txandan Errusia arerio nagusiaren aurka berdindu zuen: 2-2.

 

            Zazpigarren txandan, Georgia hirugarren zerrendaburua gainditu zuen: 1’5-2’5. Wenjun Juk bigarren mahaian galdu zuen Bela Khotenashviliren aurka, baina Qian Huang (Lela Javakhishviliren aurka) eta Yixin Ding (Nino Khurtsidzeren aurka) jokalariek irabazi zuten hirugarren eta laugarren mahaietan.

 

            Poloniari (1-3) eta Frantziari (3-1) irabazi eta gero, Txinak nahiko erraz zuen Olinpiada eskuratzea. Kazakhstanen aurkako hutsa, hamargarren txandan, ez dute ahaztuko: 2-2, nahiz eta mahai guztietan nabarmen elo hobea eduki.

 

            Alferrik izan zen Bulgaria 1’5-2’5 garaitzea. Txina Errusiaren atzetik geratu zen.

 

            Qian Huang, Yifan Hou eta Xue Zaho nahiko ongi aritu ziren. Wenjun Juk, ordea, 18’8 puntuko elo galera izan zuen.

 

            UKRANIA: HIRUGARREN, NEURKETARIK GALDU GABE.

 

            Kateryna Lahno (2.542): 7 puntu 10 partidatan (% 70); eloko igoera, 9’2 puntu.

            Mariya Muzychuk (2.466): 6 puntu 9 partidatan (% 66’67); eloko igoera, 7’8 puntu.

            Natalia Zhukova (2.442): 6’5 puntu 9 partidatan (% 72’22); eloko igoera, 6’7 puntu.

Anna Ushenina (2.433): 7 puntu 10 partidatan (% 70); eloko igoera, 6’2 puntu.

            Inna Yanovska (2.404): 4 puntu 6 partidatan (% 66’67); eloko galera, 0’9 puntu.

 

            Ukraniak bi Olinpiada ditu bere palmaresean. Laugarren zerrendaburua zen. 2006an Turinen lortutako garaipena berriztatu nahi zuen, baina bazekien ez zuela erraza.

 

            Txinaren aurka berdindu zuen hirugarren txandan: Emaitza ona. Bosgarren txandan emaitza bera egin zuen Georgia hirugarren zerrendaburuaren aurka.

 

            Zazpigarrenean gauzak okertu ziren: 2-2 Frantziaren aurka. Lau mahaietan elo gehiago zuten ukraniarrek; nahiko nabarmen hirugarren eta laugarren mahaietan. Partida guztiak berdinean amaitu ziren.

 

            Zortzigarrenean Errusiaren aurka berdinduta, postu ona lortzea bihurtu zen helburu. Ongi amaitu zuen Olinpiada Ukraniak, 1-3 Estatu Batuei, 2’5-1’5 Poloniari eta 3’5-0’5 Alemaniari irabazita.

 

            Ukraniak ez zuen neurketarik galdu, baina Errusia eta Txinatik puntu batera geratu zen, hirugarren postuan.

 

            Eloko igoera apala izan zuten bere lehenengo lau jokalariek. Eloa gehien igo zuena Kateryna Lahno izan zen: 9’2. Taldeko onena, beraz, lehenengo mahaian aritu zelako.

 

            INDIA ETA ERRUMANIA ONGI; GEORGIA ETA ESTATU BATUAK BEREN RANKING-ETATIK BEHERA.

 

            India seigarren zerrendaburua zen. Agian, ez zuen ezer azpimarragarririk egin (Txina eta Errusiaren aurka galdu zuen), baina laugarren tokian amaitu zuen. Beraz, pozik joan ziren bere jokalariak etxera.

 

            Errumania hamargarren zerrendaburua zen. Zortzi neurketa irabazi eta hiru galdu egin zituen (Txekia, Israel eta Armeniaren aurka). Egutegiak lagundu zion, baina, dena den, bosgarren postua bere egiten jakin zuen.

 

            Georgia hirugarren zerrendaburua zen eta Estatu Batuak bosgarren. Zortzigarren eta hamargarren amaitu zuten. Beraz, igurikapenak ez zituzten bete.

 

            PUNTU GEHIEN LORTUTAKO JOKALARIAK.

 

1)    Betul Cemre Yildiz (2.341) (Turkia): 9’5 puntu 11 partidatan (% 86’36).

2)    Jolanta Zawadzka (2.377) (Polonia): 9 puntu 11 partidatan (% 81’82).

3)    Tania Sachdev (2.379) (India): 9 puntu 11 partidatan (% 81’82).

 

            PORTZENTAIARIK ONENAK LORTUTAKO JOKALARIAK.

 

1)    Nadezhda Kosintseva (2.524) (Errusia): 8 puntu 9 partidatan (% 88’89).

2)    Ghazal Hakimifard (2.249) (Iran): 7 puntu 8 partidatan (% 87’50).

3)    Melissa Castrillon Gomez (2.181) (Colombia): 7 puntu 8 partidatan (% 87’50).

 

            PERFOMANCERIK ONENAK LORTUTAKO JOKALARIAK.

 

1)    Nadezhda Kosintseva (2.524) (Errusia): 2.693.

2)    Yifan Hou (2.599) (Txina): 2.645.

3)    Nana Dzagnidze (2.547) (Georgia): 2.625.

 

            SARIAK, MAHAIAREN ARABERA.

 

            Lehenengo jokalarien artean, onena: Yifan Hou (2.599) (Txina), 2.645eko perfomanceaz.

            Bigarren jokalarien artean, onena: Xue Zhao (2.549) (Txina), 2.574ko perfomanceaz.

Hirugarren jokalarien artean, onena: Nadezhda Kosintseva (2.524) (Errusia), 2.693ko perfomanceaz.

Laugarren jokalarien artean, onena: Qian Huang (2.449) (Txina), 2.547ko perfomanceaz.

Bosgarren jokalarien artean, onena: Natalija Pogonina (2.448) (Errusia), 2.487ko perfomanceaz.

 

            2012-09-09.

 

                Iturria: “http://results.chessolympiadistanbul.com//tnr77682.aspx?art=0&lan=8&flag=30” webgunea.